Adinekoen laguntzeko lanbideak sustatzeko mugazgaindiko dokumentala:

El articulo en castellano

Adinekoen laguntzeko lanbideak sustatzen dituen mugazgaindiko dokumentala: Grand Âge Cap MétierS egin berri dute Hendaiako Herriko Etxeak eta bere mugazgaindiko partzuerrek.

hendaye.fr edo hendaia.eus webgunea ikus – Frantsesez (leiho berria)

Hendaia, Irun, Hondarribia

Hendaia, Irun eta Hondarribia, mugaondoko hiriak dira eta urte luzeak dira elkarrekin ari direla hainbat alorretan lanean.

Gizarte ekintzaren alorrean zenbait urtetik hona lankidetza berri bati ekin zaio lurraldeko hainbat erakunderen artean: Hendaiako Herriko Etxea, Pirinio Atlantikoetako Departamentua, Hendaiako GEUZa, Hondarribiko eta Irungo Caser Residencial zahar-etxeak, Haizpean zahar-etxea, Denentzat Gizarte Zentroa, Hendaiako Aizpurdi Lanbide Lizeoa… elkarren berri jasotzeko eta partzuergo iraunkorra garatzeko.

Mendekotasuna eta autonomiaren galera

Mendekotasuna eta autonomiaren galera gora doaz biztanleria zahartzen ari den neurrian:

Akitania Berrian, 2040. urtean, 6 pertsonatatik bat 75 urtetik gorakoa izanen da*. 2031. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen % 28,2 izanen dira 65 urtetik gorakoak**. 

Mendeko diren adinekoen kargu hartzeak berekin dituen arazo eta erronka berdinak dituztela ikusi eta partzuerrek mugazgaindiko dokumental bat egitea erabaki dute, mendeko adineko pertsonen laguntzari loturiko formakuntza eta lanbideei buruz, gutxi ezagutzen diren eta balio gutxi ematen zaien lanbideak baitira horiek. Bi baliabide hauek sortu dituzte:

  • Dokumental bat erakunde publiko eta pribatuetan hedatzeko,
  • Bideoklip bat gazteentzat, gizarte sareetan.

Dokumental honek lanbide horien irudi errealista eskaintzen digu: eguneroko lan baldintzetan filmaturik da eta libreki hitz egin dezaten uzten zaie filmatzen diren langileei.

Eragile guztiak lotu dira etapa guztietara: proiektuaren asmatzetik gauzatzerainoko guztira.

*Iturria: Akitania Berriko Osasun Agentziaren 2018ko urtarrilaren 30eko prentsa agiria (leiho berria) (pdf - -1 - nouvelle fenêtre) 
**Iturria: eustat.eus (leiho berria)

Partzuerrak eta lankidetza

Filma gertalekuan bertan egin da, honako hauek partaide eta lankide direlarik:

  • Erakunde publikoak: Hendaiako Herriko Etxea, Hondarribiko eta Irungo hiriak, Pirinio Atlantikoetako Departamentua, Akitania Berriko Eskualdea
  • Sektore mediko-sozial eta osasunekoaren egiturak eta profesionalak: Hendaiako GEUZa, Hendaiako Haizpean zahar-etxea, Hendaiako Concha Berri erizaintzako artamendu etxea, Hondarribiko eta Irungo Caser Residencial egoitzak) eta formakuntzakoak (Baionako IFSI, Kanboko IFAS, Hendaiako Aizpurdi Lanbide Lizeoa, Irungo Plaiaundiko Lanbide Lizeoa).

Helburuak

Lau lanbide

Mendeko adineko pertsona kargura hartzeari loturiko 4 lanbide eta formakuntza nagusiak aurkezten ditu:

  • ATMFC (Senitartean eta Talde inguruneetan aritzen den teknikari laguntzailea),
  • DEAES (Heziketa eta Gizarte Ekintza Laguntzeko Estatu Agiria),
  • DEAS (Estatuko Artatzaile Agiria),
  • DEI (Estatuko Erizain Agiria).

Honako helburu hauekin:

  • Balioa ematea mendeko adinekoak laguntzeko lanbideei
  • Sektorean dauden bilakatze aukerak aurkeztea
  • Bokazioak sortzea gazteen artean
  • Etorkizuna duen baina langileak atzemateko egiazko zailtasunak dituen lanbidea sustatzea
  • Mugikortasuna bultzatzea mugazgaindiko lan arroaren barnean
  • Bidasoko gure arroan garatu diren mugazgaindiko loturak mantendu eta sendotzea.

Hedapena

Hirueleko komunikazio tresna hau (dokumentala eta klipa) honako hauei hedatuko zaie:

  • Formakuntza erakundeei
  • Erakunde publikoei (Herriko Etxeak, Pôle Emploi, Elkarteen Foroa, Formakuntza Zentroak, Departamentu Kontseiluak, Eskualdeak…)
  • hendaye.fr edo hendaia.eus webgune helbideetan

Orrialde horrek barnean dakartza egin diren bideoak eta aurkezten diren formakuntza eta lanbideen gaineko informazio osagarriak.

Hedapen hori euskal lurralde osoan tresna bera eskura emateko eta hedapena nazio mailan bi lurraldeetan hedatu ahal izateko guztien asmoaren emaitza da.

Navigation de l’article