Adinekoen kontseilua ofizialki abian ematea

Ekainaren 23 ostegun honetan, Kotte Ecenarro auzapezak, Nathalie Camacho-Sathicq adinekoen arduradun auzapezordeak eta Ganix Grabières herritartasunaren arduradun auzapezordeak adinekoen kontseilukideak bildu dituzte, parte hartze bidezko instantzia berri honen aurkezteko lehen bilkura batean.

Elkartze horrek adinekoen kontseiluaren funtzionamendua ofizialdu du eta gogora ekarri ditu ere adinekoek duten zilegitasuna eta duten ezinbesteko lekua parte hartze aktiboa izateko hala ezagutzen transmisioan nola elkarte bizitzan eta, oro har, gizarte lotura indartzen. Lehen elkartze horrek kide bakoitzari bere burua aurkeztu eta hendaiarren egunerokora hobekuntzak nola ekar ditzakeen azaltzeko aukera eman dio.

NORTZUK DIRA ADINEKOEN KONSEILUAREN KIDEAK ?

  • Nathalie CAMACHO-SATHICQ, Auzapezordea – Haur Txikiak, Adinekoak eta Ahalmen Urritasuna
  • Léonor LABEAU, Bereizkerien Aurkako Borrokaren hautetsi arduraduna
  • Manex Barace, Auzapezak izendatu kide kalifikatua
  • Jacques Eguimendya, Auzapezak izendatu kide kalifikatua
  • Biztanleak: Jacqueline HAROUCHE, Marlène ZURFLUH, Kristine DULAU-FREISS, Dany THAZARD, Florence VIDEAU, Jacques FOUCARD, Jean-Pierre BAILLY, Jacques CHIRUMBERRO, Jean-Louis MARCHI, Jacques ROGER.

Aholku kontseilu horren helburua 60 urtetik gorako hendaiarren ahotsa aditzera ematea da, haien esperientzia kontuan hartzea, herriaz duten ezagutza, bai eta egunerokoan beren auzoan ukan ditzaketen arazoak ere kontuan hartzea.

Hurrengo bilkura urriaren erdialdera eginen da eta hor koordinatzailearen hautespena eginen da eta lantaldeak osatuko dira.

Informazio guztiak horretarako atalean dituzue

Navigation de l’article