Debeku agindua – frantsesez (leiho berria) (pdf - 1,04 MB - nouvelle fenêtre)
Diren arriskuak eta litezkeen aterabideak azterturik, Itsas Hegiaren Erakunde Babesleak eta Hendaiako Herriko Etxeak erabaki dute marearteko zonara Abadiako eremuko ezpondetatik jaistea debekatzea.
Zenbait gertaera izan direla eta
Zenbait gertaera eta istripu larri bat izan direla eta Itsas Hegiaren Erakunde Babesleak eskatu diete CASAGEC azterketa bulegoari, ADAMAS abokatu bulegoari eta EL paysage paisaia antolatzaileari azterketa txosten bat egin dezatela marearteko zonara joateko bide seguru baten egingarritasun geoteknikoari buruz*.
Azterketa horrek ondorioztatu du ez dela Abadia eremura joaten diren jendeen segurtasuna bete-betean bermatuko duen horretarako biderik. Antolaturik diren bideetarik aldentzen den bisitaria ezpondan eror liteke, lur higitze handi batek harturik izan edota harri bat eror lekioke higatze zehaztugabearen fenomenoaren ondorioz.
Azkenik, marearteko zona harritsuan ibiliz, itsasoaren goratzeak harrapa lezake ibilaldiaren epea ongi kalkulatu ezean.
Marearteko zonara joatea debekaturik
Hendaiako Herriko Etxeak eta Itsas Hegiaren Erakunde Babesleak erabaki dute, beraz, marearteko zonara Abadia eremutik jaistea debekatzea, diren arriskuengatik eta bakoitzak dituen erantzukizun juridikoa kontuan hartuz.
Legez kanpo joatea gaitzezten dugu eta seinaleak berritu eta eguneratu dira. Ezponden lehertzeak aitzinetik asmatu ahalko dira jarraipen geologikoei esker. Horrela, arriskurik balitz, bideak eta ikuspuntuak aldatzen ahalko lirateke.
Soilik kudeaketa zerbitzuei, sokorri zerbitzuei eta zientzialari taldeei eman lekieke baimen berezi bat, horretarako egoki diren ekipamenduak baleramatzate eta aitzinetik arriskuen berri emanen litzaiekelarik eta erantzukizuna bere gain bete-betean hartzea sinatzen balute.
Dokumentu teknikoa ikus – frantsesez (leiho berria) (pdf - 1,12 MB - nouvelle fenêtre)
Itsas Hegiaren Erakunde Babeslea Webgunea ikus (leiho berria)