2022ko urtarrilaz geroztik, meteorologia estazio bat da Abadia eremuan eta biltzen dituen datuak unean bertan hedatzen dira Internet bidez ingurumen eta bioaniztasun zerbitzuak balia ditzan.
Zientzien Akademiari 1897an Antton Abadiak eta Virginie emazteak eman zizkioten Abadia Gaztelu Behatokia eta haren eremua eta bi elementu horiek beti atxiki dute jatorrizko jardunaren parte bat: zientzia.
Hainbat meteo sentsore kokatu ziren sailkaturiko naturagune andeaerraz horretan, Larretxea etxaldearen inguruetan, Abadia gaztelutik ikusgarri ez izateko baldintza betez, monumentu historiko gisa sailkatua baita gaztelua.
HElburu anitzeko estazioa
Meteorologia estazioak tenperatura, irrada, plubiometria bai eta presio atmosferikoa, haizeak eta hezetasun erlatiboa alorretako datuak biltzen ditu. Hainbat hilabete daramatza jadanik meteorologia estazioak lanean; guztiz automatikoa da eta honako helburu hauek ditu:
- Datu guztiak berdeguneen ardura duten udal langileei igortzen zaizkie. Euri kopuruaren neurriei esker batez ere, herriko berdeguneen ureztatzea eta ur kontsumoa hobe egokituko dira, eguraldia kontuan hartuz.
- Eremuan diren aberedi eta landaredia klima bilakaeren eraginpean dira. Tokiko datuek hegazti migratzaileen eta eremuan bizi diren babespeko espezieen, bai eta marearteko zonako ur espezieen jarraipen eraginkorragoa egiteko aukera emanen dute.
- Estazioak epe laburreko fenomeno arriskutsuei aitzina hartzeko aukera emanen du ere. Logika beretik, higadura arazoei ere ekar dakizkieke aterabideak, bai eta ur kalitate arazoei ere, Euskal Hirigune Elkargoarekin elkarlanean.
Tresna horrek herriko lurretan ematen diren klima aldaketen jarraipena egiteko aukera emanen digu unean uneko neurri fidagarriak eskaini eta Salbamendurako Herri Plana abian ematean balia litezkeenak.
Nazio mailako dinamika
Lionel Sevilla, Abadia eremuko begirazaleak dioenez, ekintza hori «meteorologia datuak biltzeko nazio mailako urraspide bati jarraitzen zaio». Izan ere, bada hainbat urte meteorologia sentsoreen sarea hedatu eta hedatu ari dela Frantzian zehar, «datuen biderkatzeak egiaztatzen baitu, estatistikoki, meteorologia.»
Estazio horren orain dela gutxiko kokatze horrek areagotzen du Ingurumenaren eta Bioaniztasunaren gaineko Mugazgaindiko Baliabide Zentro den Larretxea etxaldearen jarduna.
kontsulta litezkeen datu zerrendatuak
2022ko maiatzaz geroztik, biltzen diren datu guztiak Internet bidez hedatzen dira eta han ikus litezke, Infoclimat eta Météo Ciel webguneetan eta Herriko Etxearen webgunean «informazio orokorra laguntzeko», Kotte Ecenarro auzapezak aipatu duenez.
Sentsoreak Météo France erakundearen zerrendan dira eta beste datuak egonkortzeko erabiltzen dira.
Izan ere, Jaizkibeletik distantzia interesgarri batera kokaturik, Abadiako meteorologia estazioak egiazko gainbalioa dakarkie hurbilen dituen bi estazioek, Biarritzeko aireportukoak eta Hondarribikoak bilduriko datuei.
Météo France delakoaren sailkapenaren arabera, datu fidagarrienak 1 sailkaturik dira eta informazio datuak 5 zenbakiz dira sailkatuak; Abadiako meteorologia estazioak bildu tenperatura, irrada, hezetasun eta euri datuak 3 zenbakiz dira sailkaturik eta haizeei buruzkoak, 2 mailan.