5 ibilgailu hibrido berri Baiona-Hendaia linean

Urte hastapen honaz geroztik, bost ibilgailu berri ari dira zirkulatzen Baiona-Hendaia linean.

Euskal Elkargoaren Mugikortasunen Sindikatuak, Transdev Sud Ouest enpresarekin elkarlanean, urraspide ekoarduratsu batean engaiatu da Baiona-Hendaia linearako Zerbitzu Publikoaren Eskuordetza kontratua berritzean, Elkargoaren eremuaren ipar eta hegoa elkarrekin lotzen dituen Txik Txak sarea egituratzen funtsezko ardatza baita.

Bost autobus hibrido, Irizar I3 modelokoak, gaineratu dira, beraz, ibilgailuen multzora urte hastapen honetan eta 3. linean ari dira zirkulatzen. Ibilgailu multzo guztia 2020ko maiatzean izanen da ibilgailu hibridoz osatua, beste hiru ibilgailu ekarriko direnean.

Hibridoaren abantailak

Adar hibridoak diesela eta argindarra lotzen ditu eta kontsumoa eta azantza gutxitzen ditu (bereziki abiatzeetan) eta erosoagoa da ere hala gidariarentzat nola bidaiarientzat.

Zerbitzu digitalak autobusean bertan

Ibilgailu hibrido berrietan USB lokiak daude, jendeek beren gailu elektronikoak karga ditzaten. Horrez gain, bidaiariek WIFI zerbitzua dute autobusean, urririk, eta, bidaiatu bitartean, urririk irakur dezake hainbat egunkari, aldizkari eta istorio labur, irakurketa digitaleko Transdev, Smart Press eta Smart Trip zerbitzuei esker.

Erabiltzearen emendatzea

Txik Txak sortu zenetik, 3. linea 30 minututik behin dabil puntako tenoreetan. 2019ko urrian, erabiltze maila 2018ko urrikoa baino % 41 handiagoa izan da.
3. lineari buruzko informazio gehiagorako: www.carexpress-hendaye-bayonne.fr

 

Navigation de l’article