300etik GORA LANPOSTU BETETZEKO – 2024ko APIRILAREN 18, OSTEGUNA
Huts egin ezinezko hitzordua zaie jadanik lurraldean kontratatzen duten enpresei eta kolektibitateei. Bosgarren edizio honetan, Hendaiako Enpleguaren Foroa heldu den apirilaren 18an eginen da, 9:00etatik 13:00etara, Hendaiako Irandatz gimnasioan. Berrogeita hamarretik gora enpresek dute jadanik izena eman ehundaka lanpostu eta formakuntza proposatzeko, kontratu mugagabe nola mugatuak, bai eta udako lanak ere. Lan aldaketa edota laneratze bila dabiltzanek aholkuak eta laguntzak atzemanen dituzte ere.
Enpleguaren Foroa bosgarren aldiz antolatzen du Hendaiako Lan-eko laguntza zentroak, Hendaiako Herriarekin, tokiko Epta France eta Sokoa industria enpresekin, Donibane Lohizuneko France Travail agentziarekin eta Aturri Atlantikoko Metalgintzako Industria eta Lanbideen Batasunarekin elkarlanean. Antolatzaileez gain, jarduera horretara lotzen dira enpleguaren eta laneratzearen hamabost bat eragile, Bidasoa-Txingudi arroko ekonomia eragileak, kolektibitate publikoak eta jardueraren sorkuntza laguntzeko egiturak ere.
Urtero, foroak hainbat jarduera alorretan, industrian, metalgintzan, segurtasunean, norbanakoen laguntzan, osasungintzan, turismoan… lanpostu bila edo lanbide aukeren bila dabiltzan ehundaka hautagai biltzen ditu.
Foroaren helburua lurraldeko enpresak eta dituzten lanbideak ezagutzera eman eta sektore zenbaitetan jendea kontratatzeko diren zailtasunei aterabideak ematea da. Gure bizi arroan enpleguari buruzko ekitaldia sortzeko elkartu nahi izan duten eragile pribatu eta publikoen arteko talde lanaren emaitza da. 2024ko Enpleguaren Foroa, aurten ere, industriari, eskulangintzari eta sektore mediko-sozialari begiratzen die bereziki, betiere beste sektoretara ere zabalduz: merkataritza eta turismoa, garraioa eta logistika, zerbitzuak… Mugazgaindiko foro hau Txingudiko enplegu arroko eta Hegoaldeko industria, eskulangintzako edota sektore mediko-sozialeko enpresa orotara da zabalik. Jarduna sortzeko alor bat antolatuko da ere.
Egitaraua:
- 8:00: erakusketariei ateak zabaldu eta harrera egitea
- 9:00: ateak publikoari zabaltzea
- 09:30: Irekitze ekitaldi ofiziala eta foroaren bisita antolatzaile eta partzuerrekin batera
- 13:00: Hetsiera
Kontratatzen duten enpresak eta kolektiboak Industriak:
- EPTA France, merkataritza hozketa
- HYD&AU FLUID, hidraulikoa.
- Needle concept, medikuntza baliabideak
- Mecadaq, industria aeronautikoa
- SOKOA, altzarien fabrika
- SVMS, bide seinaletika eta seinaletika estatiko eta dinamikoa.
- Technoflex, farmazia industria.
Merkataritza eta zerbitzuak:
- APR Taldea, enpresentzako arazketa eta garbiketa.
- LEROY MERLIN, etxeko eta xitxuketako materialen banaketa
- Pays Basque Distribution – Leclerc Urruña, banatzaile handia
Kontratatzeak eta aldi baterako lanak:
- UIMM, industria eta metalgintzako lanbideak
- ABALONE, aldi baterako lanen agentzia,
- ABL Emploi, aldi baterako lanen agentzia
- A LUNDI, aldi baterako lanen agentzia
- FEELINKS, kontratatze kabinetea
- INTÉRIM NATION, aldi baterako lanen agentzia,
- LANA INTÉRIM, aldi baterako lanen agentzia
- PROMAN, aldi baterako lanen agentzia
- RANDSTAD, aldi baterako lanen agentzia
- RAS Intérim, aldi baterako lanen agentzia,
- SAMSIC, aldi baterako lanen agentzia,
- STAFFMATCH, aldi baterako lanen agentzia,
- SYNERGIE, aldi baterako lanen agentzia,
Osasungintza eta pertsonentzako zerbitzuak:
- HOPITAL MARIN, osasungintza
- Hendaiako GEUZa – Zahar Etxea, egitura mediko-sozial publikoa,
- Elgarbizi VIVRE ENSEMBLE, norbanakoen laguntza,
- Le lien permanent, pertsonentzako zerbitzuak,
- Petits-fils, pertsonentzako zerbitzuak,
- RAMSAY Osasungintza, klinika pribatua
- Sauvélia, pertsonentzako zerbitzuak,
- Shiva Hendaye, pertsonentzako zerbitzuak
- ASEI, ahalmen urritasunen bat dutenen laguntzea, heziketa, laneratzea
Zerbitzu publikoak:
- France Travail, Donibane Lohizuneko agentzia
- Hendaiako Herriko Etxea, tokiko kolektibitatea,
- Bordeleko Akademia, Hezkuntza Ministerioa,
- Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdea, mugazgaindikoa,
- Nazio Jendarmeria, segurtasun publikoa,
- Ipar Euskal Herriko Mugikortasunen Sindikatua, Garraioen antolatzaile agintaria,
- Cap emploi, ahalmen urritasunen bat dutenak laneratzen laguntzea
Turismo eta jatetxeak:
- Côté Place, jatetxea,
- Hegoak Ocean.- Talaso egoitza, hotel eta talasoterapia,
- Hetzi- Carmen, hotelgintza, atezaintza, higiezinak
- LE REGINA EXPERIMENTAL Biarritz, hotel eta jatetxea,
- Mc Donald’s Hendaia, janari lasterra,
- Saveurs et pizzas, janari lasterra eta banaketa,
- Mer et Golf Appart Hôtel, hotela,
- Les jardins de Bakea, hotel, jatetxea
Beste sektoreak:
- Transdev Urbain Pays Basque, hiri garraioen eskuduna,
- Batisol, eraikuntza,
Enplegurako eta enpresak sortzeko laguntza egiturak:
- AGIR ABCD, jarduna sortzen, gizarteratzen eta lanbidera berriz lotzen laguntzeko elkartea.
- Lan Berri lantegia, enpresaritza eta lurralde garapena
- Le Tube à ESS’ai, Gizarte eta Elkartasunezko Ekonomia proiektuetarako lurraldeko inkubatzailea
- Baiona Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbara, enpresa sortzeko eta berriz abian emateko aholkularitza,
- Lan-Eko, enplegua laguntzeko zentroa eta hirugarren lekua.
Lanbide formakuntza eta laneratzea:
- Pôle Formation Adour UIMM, metalgintzako lanbideen formakuntza.
- ESTIA, formakuntza,
- Ipar Euskal Herriko Tokiko Misioa,16-25 urte artekoen gizarteratze eta laneratzea.
- PLIE Ipar Euskal Herria, laneratzea,
- ABSKILL, lanbide formakuntza
- AFTRAL, garraio eta logistikako formakuntza
Enpresen beste partzuerrak:
- EUSKAL MONETA ETA EUSKOA, tokiko moneta
- Paulownia, enpresen trantsizioa laguntzeko.
Aitzineko edizioetan, Hendaiako Enpleguaren Foroak elkarren bestelako profilak zituzten ehundaka hautagai bildu zituen.
Antolatzailearekin lotzeko >> Gaële Bonnot – – 06 76 75 72 41