35. Antzerkiaren Maiatza: kalitatezko ikuskizunak eta giro atsegina bermaturik dira!

2018an ia 7000 pertsona ibili dira 3 egunetan Antzerkiaren Maiatzean!

Festibal horrek honako hauek egin nahi ditu:

  • Kalitatezko ikuskizun profesionalak,
  • Gustu eta adin orotakoentzat,
  • Proposamen gehienak urririk eskainiz,
  • Solas eta eztabaida lekua da!

2019an, Hendaiako Herriko Etxea ekitaldiaren antolatzaile bakarra bilakatu da: Théâtre des Chimères konpainiaren eskuetatik egin den aldaketa eztiki egin da.

Egitarau osoa ikus (leiho berria)

Lekukoei deia

Urteurrena ospatzeko, kultura zerbitzuak lekukotasun eta anekdoten deialdia egin dio, festibalaren oroitzapenik eskaini nahi liguken pertsona orori! Lekuko horiek eta Chimères konpainiako eta Borderline Fabrika kolektiboaren jokalariak kridari bilakatuko dira eta oroitzapen horiek emanen dituzte festibalean zehar.
Zure lekukotasun guztiak honako e-helbide honetara igor iezazkiguzu:

Egitarauan

Egitaraua eta 20tik gora ikuskizun profesionalez gain, honako hauek ere aurreikusi dira:

  • Gaikako topaketa bat «L’art vivant pour démystifier les tabous ? Un exemple à travers la thématique de l’identité sexuelle» (Zuzeneko artea tabuak desmitifikatzeko? Adibide bat sexu nortasunaren gaiaren bidez)
  • Homofobiari buruzko 2 ikuskizun (homofobiaren aurkako mundu eguna baliatuz); gure artikulua ikus
  • Topaketak festibalean jokatzen duten konpainiekin
  • … egitaraua ikus hendaye-culture webgunean (leiho berria)

Hainbat zerbitzu eta partaidetza

  • Gunea mugikortasun urrikoentzat helgarri da
  • Euskal Hirigune Elkargoak eta Hegobus sozietateak laguntzen dute autobusez etortzea festibalera:
    • Joan-jinkariak urririk, ostiralean (22:30etik 01:00era) eta larunbat arratsean (22:30etik 02:00etara), Hendaian eta Biriatun
    • Zerbitzuan emanen dira 4. eta 5. lineak igande arratsaldean, larunbateko ordutegi berdinarekin.
  • Borderline Fabrikaren elehirudun irratiak zuzenean emanen ditu saioak larunbat eta igandean; Antxeta Irratia lagun.
  • Ostatu eta jatetxe gunea
  • Urraspide ekoarduratsua: ostatu eta jatetxe guneko elkarteak tokiko produktu freskoak eskaintzera engaiatzen dira, baso berri deitu basoak bestelako basoak eta berrerabilgarri edo birziklagarri den materiala besterik ez erabiltzera
  • Gunean komun idorrak izanen dira

Gaztelu Zaharren bai eta haratago ere!

Gaztelu Zaharren bizi gunea eta giro atsegineko gunea atzemanen duzu “Antzerkiaren Maiatzean” zehar, besteak beste haurren herrixka, baina leku horrez gain, festibala beste zenbait lekutan ere izanen da:

  • Bi auzotan: Intzura eta Dongoxenea
  • Herriko 3 artamendu etxetan
  • mediatekan

Navigation de l’article