Herriak mugikortasun eztien alde eta bestelako lekualdatze moldeak erabiltzeko aukera emateko lanetan dirau. Gisa honetan, uda honetatik aitzina, Intzura auzoa 30 zona bihurtuko da.
Mugikortasun partekatu eta iraunkorreko ekintza honek leku batetik bestera oinez, bizikletaz, motoz edota autoz eroso joan zaitezen eta lekuak parteka ditzazun du xede.
Antolaketa lanak hasi aitzin, publikoa informatzera gonbidatua da. Horretarako, erakusketa bat dago ikusgai ikastetxearen ondoko jolas eremuan, baita Denentzat Gizarte Zentroan ere; bertan, oharrak jasotzeko kaier bat aurkitzen da.
Ekainaren 15a arte duzue, erran nahi duzuna adierazteko. Topaketa bat izanen da ere maiatzaren 14an, 9:30etik 12:30era, ama eskolako frontoian iraganen den Herritarren Kafearen kari solastatzeko.