Urtero, Hiriak obrak egiten ditu bere 10 eskoletan. 2024/2025 ikasturte honen hasieraren egoera.
Aurten, Joncaux eskola izan da berritze garrantzitsuena jasan duena (sabaien berritzea, argiak, gela bat eta eskolako jantokian self-zerbitzua instalatzea), 52.000 €-koa izan da.
Beste eskoletan ere arreta berezia jarri dute gure herriko langileek, bai zurginek, margolariek, elektrikariek, igeltseroek eta iturginek ; bereziki geltokiko eskolako lehen mailan (Urriko bakantzen ondotik self-zerbitzua irekiko dena) eta hondartzako ama eskolan.
Lan horiei gehitu behar zaie Herriak bultzatutako plan digitalaren egokitzapena. Wifi mugikorreko gailuak, sare-harguneak, ikus-entzunezko mugikorrak, ordenagailuen ordezkatzea… Hots, erakasleen lana errazten duten tresna guziak.
Zerbitzu teknikoek egindako lan guztiek 50.000 € balio dute, eta horiei gehitu behar zaizkie Joncaux eskolako self-zerbitzuaren instalaketa (24.382 €-koa) eta Joncaux eskolako euri-ur eta ur zikinen sareen ordezkapena (10.000 €).
Dena prest da ikasleak, irakasleak eta eskolako langile guziak ahalik eta baldintza hoberenetan sartzea egiteko.


