2023ko kabalkadaren ordena

Lasterketa

Hiri Besta lasterketa, Kirol Zerbitzuak eta Kirolen Udal Bulegoak antolaturik, 2023ko abuztuaren 11n eginen da Errepublika plazan.

helduen lasterketa

HIRI BESTA oinezko lasterketa, 5 edo 10 km luze, Hendaiaren Hiri Bestaren lehen ekitaldia da. Izen ematea lasterketa eguna arte egin liteke lekurik balitz:

  • 19:00 – Abiapuntua eta helmuga Errepublika plazan da.

Izena eman eman behar da: Hiri Besta – PB Antolaketa (pb-organisation.com)

haurren lasterketa

  • 18:30ean hasiko den haurrentzako lasterketa antolatuko da helduen lasterketa abiatu aitzin eta ez du sailkapen ofizialik ukanen

Izena lekuan bertan eman behar da.

Argibideak: telefonoz +33 (0)6 71 27 76 05

Aprkatzeaz eta zirkulazioaz

Hemen ere ikus dezakezue: PDF bertsioa.

ERREPUBLIKA PLAZAN, debekatuak izanen dira aparkatzea eta zirkulatzea 2023ko abuztuaren 11 ostiralaren goizeko 6etatik abuztuaren 14 astelehenaren goizeko 6ak arte,

PORTU KARRIKAN: De Gaulle jeneralaren hiribidearen eta Eliza karrikaren arteko zatian ezinen da aparkatu ez eta zirkulatu, 2023ko abuztuaren 11 ostiralaren goizeko 6etatik abuztuaren 14 astelehenaren goizeko 8ak arte,
De Gaulle jeneralaren hiribidearen eta Askatasun karrikaren arteko zatian ezinen da aparkatu ez eta zirkulatu 2023ko abuztuaren 11 ostiralaren goizeko 6etatik abuztuaren 12 larunbataren goizeko 8ak arte.
45. zenbakiaren aitzinean dauden lau aparkalekuak erreserbatuko dira 2023ko abuztuaren 11 ostiralaren goizeko 6etatik abuztuaren 14 astelehenaren goizeko 6ak arte.
Botika aitzineko 2 aparkaleku EKONTZIA sozietatearen komunak kokatzeko atxikiko dira 2023ko abuztuaren 10 ostegunaren goizeko 6etatik abuztuaren 14 astelehenaren goizeko 8ak arte

ELIZA KARRIKAN: Geltoki karrikaren eta Askatasun karrikaren arteko zatian ezinen da ez aparkatu ez eta zirkulatu ere:

  • 2023ko abuztuaren 11 ostiralaren eguerditik abuztuaren 12 larunbateko 8ak arte,
  • 2023ko abuztuaren 12 larunbateko 15 orenetatik abuztuaren 14 asteleheneko 8ak arte.
  • INDIGO aparkalekuaren erabiltzaileak, ordea, aparkalekura sartzen ahalko dira.

Stade Hendayais eta AVHU elkarteetako hozkailu ibilgailuak Herriko Etxearen gibelaldeko bi aparkalekutan, L’Apostrophe jatetxearen aitzinean, aparkatzen ahalko dira 2023ko abuztuaren 11 ostiralaren eguerditik abuztuaren 13 igandearen 2 orenak arte.

ASKATASUN KARRIKAN: Bixintxo elizaren aitzinean, bi aparkalekutan ezinen da aparkatu 2023ko abuztuaren 10 ostegunaren goizeko 6etatik abuztuaren 14 astelehenaren 8ak arte.
Eliza karrikaren eta Gaztelu zahar karrikaren arteko zatian ezinen da ez aparkatu ez eta zirkulatu ere 2023ko abuztuaren 11 ostiralaren goizeko 6etatik abuztuaren 14 asteleheneko 8ak arte.

PASSICOT KOMANDANTEAREN KARRIKAN: 1 zenbakitik 5era bitartean ezinen da aparkatu abuztuaren 11 ostiralaren goizeko 6etatik abuztuaren 14 asteleheneko 8ak arte, eta karrika osoan ezinen da zirkulatu, salbu bertako biztanleek, 2023ko abuztuaren 11 ostiralaren eguerditik abuztuaren 14 asteleheneko 8ak arte.

TRENBIDE ONDOKO KARRIKAN ezinen da zirkulatu, salbu bertako biztanleek, 2023ko abuztuaren 11 ostiraleko 16 orenetatik abuztuaren 14 asteleheneko 8ak arte.

HERIOTZORRI KARRIKAN ezinen da ez aparkatu ez eta zirkulatu ere, salbu bertako biztanleek, 2023ko abuztuaren 11 ostiralaren goizeko 6etatik abuztuaren 14 asteleheneko 8ak arte.

IZOKINAREN KARRIKAN ezinen da ez aparkatu ez eta zirkulatu ere, salbu bertako biztanleek, 2023ko abuztuaren 11 ostiralaren goizeko 6etatik abuztuaren 14 asteleheneko 8ak arte.

GAZTELU ZAHARREKO KARRIKAN: Jaizkibel karrikaren eta Askatasun karrikaren arteko zatian ezinen da zirkulatu 2023ko abuztuaren 11 ostiralaren goizeko 6etatik abuztuaren 14 asteleheneko 8ak arte.

DE GAULLE JENERALAREN HIRIBIDEAN:  15 eta 22 zenbakien arteko zatian ezinen da zirkulatu 2023ko abuztuaren 11 ostiraleko 18 orenetatik abuztuaren 12 larunbataren goizeko 6ak arte.
Desbideraketak antolatuko dira Beltzeneko biribilgunean eta Geltokiko karrikako biribilgunean.
Deportatuen eta Beltzeneko karriken arteko zatian ezinen da aparkatu 2023ko abuztuaren 13 igandearen goizeko 7etatik gurdien kabalkadak pasatzen bukatu arte eta ezinen da zirkulatu 15 orenetatik gurdien kabalkadak pasatzen bukatu arte.

KANETA KARRIKAN: karrikako 2. zenbakiaren aitzineko hiru aparkalekuetan ezinen da aparkatu 2023ko abuztuaren 10 ostegunaren gozieko 6etatik abuztuaren 14 asteleheneko 8ak arte.

IPARRALDEKO ETA HONDARRIBIKO KARRIKETAN: ezinen da ez aparkatu ez eta zirkulatu, salbu bertako biztanleek, 2023ko abuztuaren 11 ostiralaren goizeko 6etatik abuztuaren 12 larunbateko 8ak arte.

LECLERC JENERALAREN HIRIBIDEAN ezinen da, Beltzeneko karrikaren eta Palmondoaren biribilgunearen arteko zatian:

  • aparkatu, 2023ko abuztuaren 13 igandearen goizeko 7etatik gurdien kabalkadak pasatzen bukatu arte,
  • zirkulatu, 2023ko abuztuaren 13 igandeko 15 orenetatik gurdien kabalkadak pasatzen bukatu arte.

Itsas hiribidearen eta Palmondoaren bilibilgunearen arteko zatian ezinen da ez aparkatu ez eta zirkulatu ere 2023ko abuztuaren 13 igandearen goizeko 10etatik abuztuaren 14 asteleheneko 7ak arte.

PALMONDOAREN BIRIBILGUNEAN (Leclerc jeneralaren hiribidean), ezinen da:

  • aparkatu, 2023ko abuztuaren 13 igandearen goizeko 7etatik gurdien kabalkadak pasatzen bukatu arte,
  • zirkulatu, 2023ko abuztuaren 13 igandeko 15 orenetatik gurdien kabalkadak pasatzen bukatu arte.

EUKALITU KARRIKAN (Itsas hiribidearen eta Mimosen hiribidearen arteko zatian) eta PIKONDO KARRIKAN (Pinu karrikaren eta Mimosen hiribidearen arteko zatian) ezinen da ez aparkatu ez eta zirkulatu ere 2023ko abuztuaren 13 igandearen goizeko 10etatik abuztuaren 14 asteleheneko 7ak arte.

MIMOSEN HIRIBIDEAN, Eukalitu karrikaren eta Mimosen hiribidearen 4. zenbakiaren arteko zatian (EDERRA etxe multzoaren aparkalekurako sargian) ezinen da ez aparkatu ez eta zirkulatu 2023ko abuztuaren 13 igandearen goizeko 10etatik abuztuaren 14 asteleheneko 7ak arte,

JAZMIN KARRIKAN, Palmondoaren biribilgunearen eta Mizpirondo karrikaren arteko zatian ezinen da ez aparkatu ez eta zirkulatu, salbu bertako biztanleek, 2023ko abuztuaren 13 igandearen goizeko 7etatik abuztuaren 14 asteleheneko 7ak arte.

ELIZAZILIO KARRIKAN (Leclerc jeneralaren hiribidearen eta Amatxi-lili karrikaren arteko zatian) eta AIHENTXURI KARRIKAN ezinen da:

  • aparkatu, 2023ko abuztuaren 13 igandearen goizeko 7etatik abuztuaren 14 asteleheneko 7ak arte,
  • zirkulatu, 2023ko abuztuaren 13 igandearen goizeko 7etatik abuztuaren 14 asteleheneko 7ak arte.

ZEDRO ETA LARRUN KARRIKETAN ezinen da zirkulatu 2023ko abuztuaren 13 igandeko 15 orenetatik gurdien kabalkadak pasatzen bukatu arte.

TULIPARBOLA KARRIKAN ezinen da ez zirkulatu ez eta aparkatu, salbu bertako biztanleek, 2023ko abuztuaren 13 igandeko 15 orenetatik gurdien kabalkadak pasatzen bukatu arte.

ZALDI KARRIKAREN 11. ETA 15. ZENBAKIEN ARTEAN DEN KARRIKA ITSUAN ezinen da aparkatu 2023ko abuztuaren 13 igandearen goizeko 8etatik 23:00 orenetara, kabalkadan parte hartzen duten gurdiei jalgi eta sartzeko lekua egiteko.

2023ko abuztuaren 12 larunbataren goizeko 7etatik abuztuaren 14 asteleheneko 8ak bitartean ZIRKULAZIO NORABIDE BAKARRA izanen da AMATXI-LILI karrikan, ELIZAZILIO karrikatik ANTSOENEA karrikarantzeko norabidean.

Itsas kooperatibaren ondoan, Laranjondoen karrikan dagoen aparkaleku hetsia, ezinen da erabili 2023ko abuztuaren 10 ostegunetik abuztuaren 14 astelehen bitartean (auto bahitegi aitzinekoa).

GAZTELU ZAHARREKO APARKALEKUAN ezinen da ez aparkatu ez eta zirkulatu, 2023ko abuztuaren 12 larunbataren eguerditik abuztuaren 13 igandeko 18:00 orenak arte.

Ezinen da ez aparkatu ez eta zirkulatu ere ERREPUBLIKA PLAZAN, Askatasun karrikaren eta Portu karrikaren arteko zatian, 2023ko abuztuaren 9ko 18:00 orenetatik abuztuaren 10eko 20:00 orenak bitartean.

Navigation de l’article