2022ko biztanleen errolda

Aurten hunkitua bazara, Herriko Etxeko gutun batek abisatuko zaitu. Xehetasun gehiago www.le-recensement-et-moi.fr webgunean edo Herriko Etxean.

Herriak kontratatu eta txartel ofiziala daramaten 6 erroldatzailek (ikusi argazkia honen azpian) eginen dute datuen bilketa.

ERROLDATZEA SEGURUA DA

Zure datu pertsonalak babesturik dira!

Informatika eta Askatasunen Nazio Batzordeak (Cnil) onartu prozeduren arabera egiten da errolda. Insee erakundea da galdetegiak landu ditzakeen erakunde bakarra eta anonimoki behar du egin. Horrek ezin du, beraz, administrazio edo zerga kontrolik ekar.

Zure izena eta helbidea behar dira bakarrik, behin baino gehiagotan zenbatu ez zaituztela ziurtatzeko. Informazio horiek ez dira datu baseetan erregistratzen.

Galdetegiak ikus ditzaketen guztiek (haien artean erroldatzaileek) lanbide sekretua gorde beharra dute.

Errolda urririk da. Ez ezazu erantzun dirua eskatzen dizuten webguneetan.

Harrera ona egiezu, otoi, erroldatzaileei. Erroldari esker egokitu liteke jardun publikoa biztanleen beharretara. Halatan, bada, nor bakoitzaren parte hartzea funtsezkoa da!

 

Navigation de l’article