2019ko Hizkuntza jarduera proiektu deialdia

EEPk 2019ko Hizkuntza jarduera proiektu deialdiaren irekitzen du.

2019ko lankidetzarako programaren karietara, Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak elkarlanean, euskararen sustatzeko ekimenak garatzen dituzten Iparraldeko eragile pribatuen proiektuak diruztatzen dituzte Proiektu Deialdi baten bidez.

Deialdi honen bidez lagunduak izango diren proiektu eta jarduerek 2019. urtean hasi eta bukatu beharko dute. Nolanahi ere, urte anitzeko proiektu baten zati izan daitezke.

Proiektu deialdi honentzat, Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 380.000 €ko dirutza berezi baten jartzea erabaki dute.

Azken epea

Diru laguntza eskaeren egiteko eta txostenen pausatzeko azken epea: 2019ko maiatzaren 3a

Onuradunak

  • Indarrean dagoen legediaren arabera    eraturiko eta Ipar Euskal Herrian egoitza soziala daukaten eragile pribatuek proiektuak aurkeztu ditzakete hizkuntza jarduera Proiektu Deialdi honetan.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

  • Lagundutako proiektu eta jarduerek bat egin behar dute Euskararen Erakunde Publikoak onartutako Proiektu Estrategikoa eta Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren helburuekin.

Honako erronkei erantzun beharko dute:

  • Euskararen transmisioa garatzea
  • Euskararen erabilpena garatzea
  • Motibazioa piztea, euskararen transmisioa eta erabilpenaren aldeko dinamika baten sortzeko
  • Argitalpenaren arloko proiektuak, Proiektu Deialdiaren araudiari uztartu dispositibo berezitu baten bidez tratatuak izanen dira.

Proiektu Deialdiaren araudia eta diru-laguntza eskabide txostenak edota argitalpenari lotu dokumentuak mintzaira.fr (leiho berria) web gunean aurki daitezke edo Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzan (Platanoen ibilbidea, 2 – Baiona) eskuratzen ahal dira.

Navigation de l’article