2019ko EUSKARAREN URTAROA: EHUN BAT EKITALDI EUSKARA BIZIARAZTEKO

Euskararen Urtaroaren helburua, euskararen erabilera sustatzea da. Herriko Etxe eta elkarteen elkarlanari esker, ehun bat hitzordu antolatuko dira, lurralde osoan, azaroaren 14tik 30era: ikusgarriak, mintzaldiak, erakusketak, tailerrak, jokoak, bisita gidatuak, ibilaldiak…

Programa osoa ikusi (leiho berria) (pdf - 936,15 KB - nouvelle fenêtre)

Mila aurpegi ditu euskarak lurralde honetan: 51 000 herritar euskaldunena, hizkuntza deskubritu nahi duen euskaldun berriena, zabal eta trinko ari den elkarte sarearena, naturalki edo lan handiz, euskararen lekua garatzen ari duten erakundeena.  Aberastasun hori du agerian eman nahi Euskal Elkargoak Euskararen Urtaroa ekitaldia antolatuz datorren azaroaren 14tik 30era.

Hastapenean, Baxe Nafarroan antolatua, Euskararen Urtaroa, aurten, lurralde osoan hedatuko da, 42 herritan, ekitaldi bat edo gehiago antolatuz. Euskararen Urtaroa, euskara dakitenei edo ikasten dutenei zuzentzen bada ere, hitzordu batzuk euskara ez dakitenentzat pentsatuak izan dira, aldibereko itzulpen dispositiboari eta bideo proiekzioko azpitituluei esker (ikus aipamena egitarauan).

Azpimarratzekoak diren hitzorduak:

Euskararen urtaroan euskararen ekitaldi klasikoak ongi ordezkatuak badira ere (antzerkia, bertsoa, mintzaldiak), egitarauak iniziatiba berri batzuk dakartza:

  • Gastronomikoak: Sarde Sardexka elkartearekin Pintxo party azaroaren 16an Itsasun, Ibilaldi gormanta azaroaren 28an Ezpeletan, Bordeline Fabrikarekin bazkari bat azaroaren 30ean, Hendaian.
  • Artistikoak eta kulturalak: dantza Elirale konpainiarekin, azaroaren 16 eta 17an Senperen, marteclass eta kontzertua, Soinubila musika eskolarekin azaroaren 30ean Beskoitzen, film baten bikoizketa tailerra, Binahi agentziarekin, azaroaren 21ean Kanbon.
  • Ekonomikoak: elkarteentzat mezenasgoari buruzko formakuntza, Meznasgorekin, azaroaren 21 eta 22an Itsasun, Ko Workin-ari buruzko mintzaldia Ekitegiarekin, azaroaren 20an Baigorrin.
  • Filosofikoak: 6 eta 10 urteko haurrei zuzenduriko filo tailerrak, Olatz Perez-ek emanik, Hiriburuko multimedia gelan, Hendaiako, Mauleko, Hazparneko eta Donibane Garaziko mediateketan.
  • « Cadavre exquis » idazketa jokoa, 10 mediateketan iraganen dena (Garazi-Baigorri, Irisarri, Amikuze, Hazparne, Itsasu, Kanbo, Uztaritze, Maule, Bidaxune eta Hendaian). Idazketa jokoaren emaitza, azaroaren 27an aurkeztuko da Irisarriko Ospitalea zentroan Asisko eta Dominique Campistron marrazkilariekin, eta Maindi Murua eta Maddi Sarasua bertsolariekin.
  • 13 bisita Euskal Elkargoko Turismo Bulegoekin eta 12 ibilaldi CPIE Euskal Itsasbazterraren edota CPIE Euskal Herria elkarteekin, horien artean Bidarteko Erretegia hondartzan oinezko arrantza edo Orhiko tontorrean basahuntzen ikusteko.
  • Hizkuntzak eta kulturak gurutzatzen dituen hitzordua Bastidan, bertako biztanleen lekukotasun bideoak hedatuz euskaraz eta okzitaniera-gaskoieraz, Mémoire Vivante elkartearekin eta Euskal Kultur Erakundearekin partaidetzan.

Navigation de l’article