Publikoa gonbidatua zen
Kotte Ecenarro, Hendaiako Auzapezak, Euskal Hirigune Elkargoko 1. Lehendakariordeak, Departamenduko Kontseilariak, Jean Dias, Zeremonia ofizialen arduradunak, Defentsa solaskideak, eta Gudari Ohi, Erresistentziako Kide eta Deportatuen Elkarteek Deportazio Egunaren oroimen zeremoniara gonbidatu zituzten:
- 2019ko maiatzaren 08an (asteazkena) – 12:00etan
- Elgarretaratzea Gaztelu Zahar plazan.
Euri xehe baten pean
Euri xehe-xehe baten pean egin zen desfilea, musika artean, elizatik hilen oroitarriraino, Hendaia-Donibane Lohizuneko Herriarteko Orkestrari esker. Ekitaldian izan dira Baionako suprefeta eta Baionako lehen RIMA delakoaren ordezkaritza bat, bai eta Lizardi eskolako ikasleen guraso anitz eta Hendaiako suhiltzaile gazte anitz ere, beren begiralearekin.
Ekitaldia Vigipirate kontrolpean zen, lehen RIMAren (Itsas Infanteriako Erregimentua) ordezkaritza bat bertan zela.
Han ziren ikurrinen artean, aipa dezagun Kepa ORDOQUI, GERNIKA euskal batailoiaren komandantearen arrasemeak zeramana.
Gernika ez da Euskal Herriaren askatasunen ikurra den herriaren aurka naziek 1937ko apirilaren 26an egin bonbardaketa soilik. Ez da soilik Bigarren Mundu Gerlaren aitzineko entseguaren izigarrikeria azaltzen duen Picassoren margolana ere. Gernika Frantziaren askapenean, gatazkaren azken egunetan, 1945eko apirilaren 14tik 20ra, Grave-ko muturrean, Médoc aldean, parte hartu zuen euskal batailoi bakarraren izena da ere.
Suprefet jaunak eman zuen Suprefekturaren lore azaoa, auzapez jaunak Hendaiako Herriko Etxearena hilen oroitarrian, eta Kehrig andreak, lehen auzapezordeak, eman zuen Hendaiako Herriko Etxearen bigarren lore azaoa iheslarien hilarriaren aitzinean. Marsellesaren ondoren, suprefetak hitzaldi ofiziala irakurri eta, gero, auzapez jaunarekin batera, diplomak banatzera ekin zion.
Ministerioaren mintzaldia irakurri – frantsesez (leiho berria) (pdf - 83,14 KB - nouvelle fenêtre)
Ekitaldi horren argazkiak nahi dituenak Komunikazio Zerbitzuarekin jar dadila harremanetan, hona idatziz: